XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Albiste laburrak

Itoiz'ko zingira eraikitzeko lanak aurrera doazen bitartean, Bruselas'tik berriz argibide geyago eskatu dituzte; zingira egin bearraren adierazpenak, Naparroa'rentzat ekarriko dituan onurak eta ingurugiroari egingo dion eragiñak argituko dituzte irail ontan; Naparroa'ko Ubidea edo Canal de Navarra'taz ere, ingurugiroari buruz argibide geyago eskatu dituzte.

Naparroa'ko bizilagunen kopurua igaz, 3.999 lagunetan ugaldu da; oso gutxi.

Iruña'n, 367 geyago; Tudela'n, 272.

Urtero gutxitzen dijoala, laster batere ugalduko ez dan kezkarekin daude agintariak.

Urte onen asieran, Naparroa'k 532.836 bizilagun zituan.

Autobus-geltokiko lurrak saltzerakoan, Iruña'ko Udalak, enkante edo subastan agertu diran bi taldeek eskeñi duten arabera, 5.124 edo 5.661 milla milloi pezta jasoko ditu, ez dirutan, baizik, autobus geltoki berri bat egiten eta Rotxapea eta San Jorje'n egingo diran etxebizitzetan.

Eun urte bete dira, Aita Eskolapioek Iruña'n lenengo ikastetxea sortu zutenetik.

Gaur egun, 1.100 ikasle dituzte.

Ori dala ta, urtean zear jai-aldi ta ekintza bereziak ospatuko dira.

Zorionak eta eskerrikasko, aur eta gaztedi eziketan egindako lan bikañagatik!

Esparragoak naiko lanak ba-ditu, Peru eta Txina'tik datoztenei aurre egiteko; barazki onek dituan zailtasunetan laguntzeko asmoz, Europa'ko Barazki eta Igali edo Fruta erakundeak, emendik bi urterako, diru-laguntza onak eskeintzeko bideak atondu omen dira.

Bestalde, giro beroei esker, Erribera'ko Bealdean, maats-biltzen asiak dira.

Udarako jai-aldiak errietan oraindik bukatzeko diranez, azken egunetan izandako berririk jakintsuenak aiutatu egin bearko:

Huarte Arakil'en urtero egin ohi dan Artzain-Eguna, gero ta arrakastatsuagoa gertatzen da eta ezbairik gabe, artzai-txakurren leyaketak ortan zer ikusirik ba-du.

Igaz bezela, aurten ere txapeldun, Amayur'ko, Felix Irigoyen Kubino izeneko bere txakurrarekin; bigarren, puntu bat gutxiagorekin, baita ere Amayur'ko Patxi Etxeverria.

Gazta-saria, Huizi'ko Juan Cruz Martiarena Sagastibeltza'rentzat, eta saldu zan gazta-erdiagatik, 170.000 pezta ordaindu zitun, Iruña'ko Hartza jatetxekoak.

Insausti pala-jokatzallea illabetetan zai egon bearrean izan da profesional mallan jokatzen asteko, baña azkenean asi da eta, uste bezela, ezin da obekiago azaldu ere.

Joan dan astean Bilbao'ko jayetan izan dan txapelketan, pelotaririk onenaren saria jaso du; Torre laguntzalle zuala.

Daniel eta Juan Pablo, berrogeira 32'an utzi zituan.

Bera ikusteko zaletasun aundia zegon eta asi besterik ez, pelota-lekua gañezka bete zuan.

Marzilla'n urtero ospatzen den altxur-jaurtiketak naiko ikusmin sortu du aurten ere.

73 partaidetik txapeldun nagusia, Carlos Balduz.

Azkarate izan zan; 27,30 metroraño bota zuna, baña aidean zijoala, inguruan zegon argi-indar-ari bat jo izan ez ba'lu, orain arte urrutiena bidalitako neurria gaindituko zuala zioten danak; errekorra, 29,10 metroan dago.

Naparroa'ko erri askotatik bezela.

Gipuzkoa, Santander, Kataluña eta Valladolid'tik ere agertu ziran jaurtiketak egitera.

Emakumeak ere izan ziran eta txapeldun, Belen Boleas Garrido, 16,10 metrorekin.

Indurain'ek atzo egingo zuan Bordele'n, ordu beteko txirrinda-sariketa; idazlan au aurrez idatzia egon arren, nere ustea eta gogoa, errekorra autsiko duanekoa danez, zorionak Migel!

Bertara joateko egokierarik ez degun ezkero, telebistaz ikusten alegindu bearko.

Naparroa'n bezela Euskalerri osoan, irrika ikaragarria zegon.

Berri-emalle